MENDIA BIZIRIK

Bi lan lerro nagusietan antolatuko da Mendia Bizirik taldearen jarduera 2021-2022an:

  1. Sentsibilizazio jarduerak, natura ezagutzera ematekoak: txangoak, hitzaldi/tailerrak,…
  2. Udalerriko biodibertsitatearen ezagutza maila hobetzeko ikerketak.

SENTSIBILIZAZIO JARDUERAK

Sentsibilizazio jarduerak herritarrengan ahalik eta modu eraginkorrenean iristeko helburua izanik, 2021koak neurri handi batean beste elkarte batzuekin elkarlanean gauzatuko ditugu:

  • Saguzarrendako eta hegaztiendako gordelekuak jartzeko saioak antolatuko ditugu.
  • Udan Saguzar gaua antolatuko dugu.
  • Txango bat antolatuko dugu udazkenean hegaztien behaketarako.
  • Udazkenean ere, txango batzuk antolatuko ditugu udalerriko landare interesgarrien haziak  batzeko eta horrela, espezie horren landarea emango lukeen mintegi batera eramateko.
  • Urte amaieran (gabonak inguruan) irteera bat antolatuko dugu hezeguneren batera, hegazti negutarrak behatzera.
  • Anfibioen babeserako ekintzak antolatzen hasiko gara.
  • “Pagola-Loidi” eremuarentzat babesa lortzeko ekintzak bultzatuko ditugu.
  • Herriko mendiak, “eukalipto” landaketetatik babesteko proposamenak bultzatuko ditugu.

UDALERRIKO BIODIBERTSITATEA EZAGUTZEKO IKERKETAK

Ugaztunen eta hegaztien inguruko informazioa osatzeko ekintzak burutuko ditugu:

  • Saguzarren balizko gordeleku interesgarriak jarraitzeko lanak: meazuloak, kobak, elizak –San Pedro, Santa Marina, Angiozar, Elosua, Ubera, Labegaraieta, Elorregi-, beste eraikinak –Errege Seminarioa…
  • Saguzarren behaketak gune interesgarrienetan: Deba ibaia eta Errekak (Osintxu, Angiozar, Antzuola, Ubera); korridore ekologikoan baso-gune interesgarrienak –Azaldegieta, Pagola-Loidi, Elosumendi-Irukurutzeta, Etxezarreta…)
  • Espezie interesgarriak hobeto ezagutzeko lanak:
    • Saguzarren kasuan baso saguzarra Barbastella barbastella bereziki jarraitu eta aztertu.
    • Bergaran Lepahori (Martes martes) populazioaren jarraipena egin.
  •  

Lan hauetarako ohiko materiala eta metodologia erabiliko da. Lan taldean, besteak beste, jende trebatua ere izango da laguntza ematen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena izango dugu animalia babestuak eskuratzeko eta behatzeko.

  •  
  • Hontz-Zuriaren aldeko kanpaina bati hasera emango diogu.

BESTEAK

Esandakoaz gain, Mendia Bizirik taldeko kideek udalerriko intereseko gune batzuen mantenimenduan laguntzen dute: Nebereta, Pagolako ibilbidea.

OHIKO EKINTZAK

Urtean Zehar egiten diren ohiko ekintzak:

  • Bergarako Agenda 21eko jasangarritasunerako estrategiaren jarraipena biodibertsitate arloan eta udaleko ingurumen batzordean parte hartzea.
  • Bertako zuhaitz eta zuhaixkak berreskuratzeko lanketak.
  • Gune eta bide berezien zainketa auzo-lanean.
  • Obserbazio irteerak, urte guztian zehar.
  • Beste elkarte batzuekin elkar-laguntza (hainbat proiektutan).
  • Saguzaharren aldeko proiektoa.
  • Gure mendietan biodibertsitatea babestearen aldeko ekimenak.

HISTORIA

Ondare naturala eta kulturala behatzeko eta ezagutzeko jarduerak aspaldikoak dira Pol-Pol M.T.-an. Horren lekuko garbiketak, landaketak eta mikologia taldearen ekintzak aipatu genitzake adibidez. 1984 urtean Mendia Bizirik sekzioa sortzen du kide talde batek. Geroztik 35 urte pasa dira eta sekzioaren jarduera hainbat arloren inguruan garatu da: animalien eta landareen behaketa eta ezagutza, sentsibilizazio kanpainak (pilak batu, …), habitatak berreskuratzeko eta kontserbatzeko kanpainak (ibaiak, basoak…), fauna babesteko kanpainak eta ehiza-ezaren aldeko aldarrikapenak eta beste hainbat; mintegiak izan ditugu, bertako zuhaitzak eta zuhaixkak ateratzeko eta mendietan landatzeko, ikastaroak egin ditugu, obserbazio irteerak, salaketak, laguntzak eta elkarlana beste talde eta instituzioekin…

Gaur egun mendiko eta hiriguneko biodibertsitatearen inguruan ari gara batez ere. Azterlanak bultzatzen ditugu, Agenda-21eko herritar foroetan parte hartzen dugu, eta salaketa, behaketa eta beste jarduerak mantentzen ditugu.

KIDEAK

Mendia Bizirik Pol-Pol M.T.-ko sekzioa da, eta elkarteko kideak ari gara bertan parte hartzen. Baina talde irekia da, helburu eta sentsibilitate bera duten herritarren bilgunea dena. 

Pol-Pol M.T.-ko sekzio guztietan gertatzen den bezala, gure jarduera boluntarioa da, irabazi asmorik gabekoa.

GAZTEAK

 

 

Pol-pol gazte taldia ga, hilabetian behin elkartzen gan taldia.

 

 

BETERANOAK

 

 

Beteranoen saila 1978an sortu zutenenik 400en bat irteera antolatu dituzte

 

 

)

HANKA LUZE

 

 

Hankaluze Trail gero eta jende gehigok korrika egiten duelako mendian.

 

 

*

ESKALADA

 

 

Bergara, euskal eskaladaren ardatza: rokodromoa eta txapelketa.

 

 

MUSHING

 

 

Mushing kirolaren jatorria Alaskan 1925ean Europan 1965ean.

 

 

POL-POL MENDIZALE TALDEA

Pedro Deunaren 10 · 20570 Bergara [Gipuzkoa]
943 764 851
747 405 876
polpol.menditaldea@gmail.com