BAZKIDE EGIN ZAITEZ

Pol-Pol Bazkide txartela

Formulario hau bete eta bidaltzen badiguzu Pol-Pol Mendizale Taldean bazkidetuko zara.
Jarraian Pol-Pol bazkide txartelak emango dizkizun onurak:

  • Federatzeko aukera
  • Antolatutako mendi irteeratan lehentasuna
  • Rokodromoa erabiltzeko aukera
  • Pedro Deunaren kalea, 10en daukagun instalazioak doan alokatzeko edo erabiltzeko.
  • Mendi argazki lehiaketan parte hartzeko aukera

Bazkide izateak urtean kuota bat ordaintzea suposatzen du. Kuotak bazkideak duen adinaren araberakoak dira:

  • Haurrak (13 urte arte): 6€
  • Gazteak (17 urte arte) 8€
  • Helduak (18 urtetik gora): 16€

Bazkide-kuota derrigorrez kontu-korronte bidez ordaindu behar dira, klubak ematen du kobratzeko agindua eta bazkideak ez du beste ezer egin behar.
Azkenaldian zure kontaktu-datuak edo kontu-korrontearen zenbakia aldatu badituzu, jar zaitez gurekin kontaktuan mesedez.
Bazkide egiteko, ondoren duzun formulario bete behar da. Bestela, eskaera orria bete eta elkartera ekarri edo emailez bidali behar da

 

 

POL POL Mendizale Taldean Bazkidetu + Federatu

Pol-Pol Mendizale Taldean bazkidetzeaz gain Federatu nahi baduzu bisitatu gure Federatu Zaitez atala eta bertatik egin zaitez Pol-Pol Mendizale Taldeko bazkide gehi Federatu Gipuzkoako Mendizale Federazioan.

 

POL-POL MENDIZALE TALDEA

Pedro Deunaren 10 · 20570 Bergara [Gipuzkoa]
943 764 851
747 405 876
polpol.menditaldea@gmail.com