Mendi federatu txartela

Mendizale bazara, federatua egotea komeni zaizu. Beste zenbait abantailez aparte, edozein istriputan babestuta egongo zara. Federatzeko Pol Pol M.T.-ko bazkide izatea beharrezkoa da. Federatzeko tramitea abenduaren lehenengo hamabostaldian egitea komeni da. Honela urte hasierarako segurua bera eta karneta prest izango dituzu.

Pol Pol M.T.-tik federatzeko sistema desberdinak erabiltzen ditegu:

  • WEB orrian. Bete ezazu formulario hau eta ordainagiria bertan atxiki bidali botoia sakatu aurretik.
  • Bulegoan. Aurreko urtean (hau da 2021ean) ez bazarete federatu eta hurrengo urtean (2022-rako) federatzea nahi baduzu, pasa beharko dezu Pol Pol M.T. bulegotik informazio dena bertan ematera.

Federatu txartela jasotzera lehen bai-lehen etorri zaitezten eskatzen dizuegu Pol Pol bulegora. Txartel hau jasotzeak bakarrik ziurtatuko du segurua tramitatuta dagoela. Remesa bidali eta 15-20 egunetara etorri ohi dira txartelak.

Federatzearen inguruko informazio baliagarri gehiago Gipuzkoako Mendizale Federazioko web orrian aurki dezakezue.

 

POL POL Mendizale Taldea

Telefonoak: 943 764 851 / 747 405 876
Helbidea: Pedro Deunaren 10 · 20570 Bergara · Gipuzkoa

Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostirala arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara

ePosta: polpol.menditaldea@gmail.com
Webgunea: https://www.pol-pol.net

 

Ondo izan.

Pol-Pol Mendizale Taldea

Federatu_Pol-Pol

POL-POL MENDIZALE TALDEA

Pedro Deunaren 10 · 20570 Bergara [Gipuzkoa]
943 764 851
747 405 876
polpol.menditaldea@gmail.com